
20 Sep 40 URTE LAURON – MARTXA BILBOTIK LAURORA – IRAILAREN 22an, IGANDEA
2013/2014 ikasturtean Ikastola Bilbotik Laurora aldatu zeneko 40 urteak ospatuko ditugu.
Aldaketa honek Kooperatibaren sorrera ekarri zuen, lehen eraikinerako lanak burutzea eta proiektu berri bat sortzea.
Leku-aldaketa honen urteurrena ospatzeko eta lehen familia sustatzaileei omenaldi txiki bat egiteko martxa bat egingo dugu Bilbotik Laurora irailaren 22an, igandea, Kotxerik gabeko europar egunarekin bat eginez gainera.
Martxa hau bi modutara egin ahal izango da:
- Bilboko Euskadi Plazan hasita 9:30ean: Artxandatik pasatu, Loiutik eta Ikastolan amaitu. Gutxi gora-beherako denbora: 2 ordu eta erdi.
- Loiuko Udaletxean hasita, 11:15ean gutxi gora-behera: seme-alaba txikiak dituzten familientzat pentsatuta (5 urtetik behera, esaterako). Iraupena: 30 minutu.
(Landatxueta ondoko zelaiak: Zabaloetxe bidetik Urtxu Garbe kalera sartu eta albo bietara. Euria izango balitz, ferialeko aparkalekuan)
Ikastolara heltzerakoan, omenaldi txiki bat egingo zaie bazkide egin ziren lehen familiei ikurriñaren igoera eta oroitzapenezko plaka bat jarriz lehen eraikinean.
Euskadi Plazara itzultzeko, lotura-autobusak jarriko ditugu Laurotikirteteko, Loiun geltoki bat egingo dutelarik, Ikastolan ez baitira kotxeetarako parkinak egokituko. Irteerak ondoko orduetan egingo dira: 13:30, 14:20 eta 15:00etan.
ARAUDIA
Kotxea: ezin izango da Ikastolara kotxez etorri, aparkalekuak, lehen bazkideak izan ziren familia omenduentzat izango baitira.
Autobusak: hiru txanda izango dira autobusez itzultzeko, Loiura eta Euskadi Plazara, Bilbora.
Ordutegiak:13:30,14:30,15:30
Lehen txandetan joan zaitezten eskatzen dizuegu plaza azken orduko pilaketak ekiditeko edota plaza barik ez geratzeko. Ez ahaztu tiketa beharko duzuela!!!
Kalteak: antolatzaileek ez dute euren gainhartuko parte hartzaileek hartutako min edota kalterik, ez eta parte hartzaileek beste inori egindakorik ere.
GOMENDIOAK
Elikadura: hartu gosari egokia, indarrez hasteko: fruta, esnekiak, ogia, gailetak,…
Hidratazioa: ura eramatea komenigarria da. Hala ere, Sangronizen anoa-postua izango duzue, eta bazkari poltsa Ikastolara heltzerakoan (tiketaren truke).
Jantzi Egokiak: eraman arropa eta zapata egokiak, eta ez ahaztu burua babesteko kapela eta eguzkitako krema.
No Comments